Ongi etorri informazioa eta komunikabideen gizartera!
Gu Lander eta Mairi gara
Emen gaur egungo gizartean geroz eta garrantzitsuagoak diren teknologia berriei buruzko informazioa eskeiniko dizuegu.
Aipaturiko teknologia hauek garrantzi handia dute gure eguneroko bizitzan eta gizarte honen ezaugarri nagusietako bat informatzeko dagoen beharra denez ezinbestekoa deritzogu gai honen inguruan hainbat ekarpen egitea.
Gure helburu nagusia komunikabideekin lotura daukaten teknologia hauen (batez ere telebista) funtzionamendu ezberdinak aztertzea izango da, ikuspuntu kritiko batetik begiratuta, gaur egungo gizarte globalizatuak teknologia hauek erabiltzen dituelako bai informazio "garrantzitsuena" eskaintzeko baina baita "hain garrantzitsuak ez diren" informazioak ezkutatzeko.
Hezkuntzari dagokionean, presentzia handia suposatzen dute aipaturiko fenomeno hauek, eta pixkanaka geroz eta espazio handiagoa hartzen hasi dira.
Hori kontuan hartuta indar handiagoa hartzen du gure gai honekiko interesak, gu irakasleak garen einean, gai honek suposatzen duen magnitude edo handitasunaren aurrean prestaturik egon behar dugulako.
miércoles, 23 de abril de 2008
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario