martes, 27 de mayo de 2008

Komunikabide independienteen indarra



Bideo honetan Mexikoko Chiapaseko jatorrizko herrien alde 1994. urtean agerraldia egindako mugimendu zapatistaren komandante intsurgente Marcosek egindako adierazpenak entzun ditzakegu. Adierazpen hauek, zehazki neoliberalismoak zuzenduriko munduko egoera komunikatibo edo informatiboari buruz hitz egiten dute. Mundua Marcosen arabera desitxuraketa prozesu batean dago murgildurik (eurek laugarren mundu gerra deritzotena) non desitxuraketa horrek beharrezkoa duen bere biziraupenerako munduko gizakien osotasunaren zati baten desagerpena edo zapalkuntza. Kuriositatez, munduaren gehiengoa suposatzen duten gizakien zapalkuntza. Testiunguru horretan komunikabideek burutzen duten papera zera da, mundu osoan zehar sortzen duten ohiartzunaren bidez errealitate birtual bat aurkeztea, non VIP en eguneroko bizimodua den garrantzitsuena, eta non gizakeri arrunta soilik aipatzen den hil egiten duenean edo hilda suertatzen denean. Honen aurrean, Marcosen uztez hartu ditzakegun zenbait jarrera daude: lehena, pesimismoan oinarriturikoa, hau da, onartzea ezin dela ezer egin irudietan isladatzen den diruaren botere honen aurka, bigarrena, eszeptizismoaren inguruko jarrera bat hartzea, hau da, kontatzen diguten guztia ez sinistea eta konformatzea gure inguruan ematen den eguneroko bizitzarekin. Eta bada azkeneko jarrera bat munduan zehar gertatzen diren egoerak modu kritiko batean ezagutarazteko, hau da, komunikabide independiente edo alternatiboen bidez. Baina Marcosen iritziz, arazoa ez da munduan zer gertatzen den ezagutzea soilik, baizik eta gertatzen dena ulertzeko gaitasuna edukitzea, honela komunikabide independienteen bidez historia ikasteko beste modu bat aurki dezakegu, baina orainaldian gertatzen ari den historia, baliagarria izan daitekena munduko egoerak eta borrokak ezagutu, ulertu eta sortu ditzakeen ondorioak egiaztatzeko. Hau da, orain arte ukatu zaigun herrien arteko ikaskuntza eta elkartasuna harreman bat sortzeko, herri bakoitzak bere ingurua eta historiarekiko dituen ezagutza legitimoen ikuspuntutik. Beraz indar handia suposatzen du komunikabide alternatiboek burutzen duten eginkizuna, gezurrean eta zapalkuntzan oinarritzen den globalizazio neoliberal honen aurrean.

No hay comentarios: