martes, 27 de mayo de 2008

Globalizazioa



Goiko bideoan, bertako izenburuak aditzera ematen duen bezala, globalizazioaz hitz egiten digute. Globalizazioaz baina modu ezberdin batean. Agian ikuspuntu ekonomikoago batetik. Kontuan hartu behar dugu eta, globalizazioa ez dela soilik ekonomikoa, naiz eta alderdi horrek globalizazioaren beste alderdiengan eragin argia suposatzen duen. Globalizazioa politikan, kulturan, informazioan e.a. daukagu presente gaur egungo gizartean, baina esan bezala alderdi horiek munduak suposatzen duen negozio ekonomikoaren baitan daudela ematen digu aditzera bideo labur honek. Bertan Bill jauna delako bati egiten dio erreferentzia hizlariak, esanez munduan jada ez daudela naziorik, ez direla mugak existitzen. Hau da, munduan dauden nazio bakoitzak transnazionalak direla, eta horiek erabakitzen dutela era zuzen edo zeharkako batean mundu osoko gizakien bizimoduaren norabidea.
George Orwell idazlari aurreikuslearen moduan, hizlari honek etorkizuneko mundu bat isladatzen digu, non gure seme-alabak, edo haien seme-alabak mundu oso honek suposatuko duen enpresa negozio bakar bateko langileak izango diren, bakoitzak bere akzio kopurua duelarik, eta edonolako egoera ezegonkor edo aspergarri oro ekiditzeko dibertsioaren izenpean entreteniturik mantenduko gaituzten, jadanik gaur egiten duten moduan, etorkizunean finantziatuz joango diren teknologia berriagoen bidez. Ez galdu beraz denbora pentsatzen ea etorkizunean gaitasunik izango dugun iritsiko diren teknologia garatuago horiek eskuratzeko. Zeren globalizazioaren, edo beste era batera esanda, enpresa edo negozio mundial honen eraketan eta mantentzean ezinbestekoa zaio sistemen sistema honi gu bere esku egotea eta bere baliabide desitxuratzaileak erabiltzea

No hay comentarios: