Testu harrigarri hau haur batek jaungoinkoari idatzitako gutun bat da. Harrigarria diot, ez soilik kristautasunak gizarte edo haurrengan duen eraginarengatik, baizik eta umeak jaungoinkoari egiten dion eskakizunagatik. Zer eskatzen dion? Edozein telebistak edozein etxeetan daraman bizimodua edukitzea. Harrigarria.
Haur honi, gustatuko litzaioke, bere etxeko telebistak bezala, gela propio bat edukitzea, familia bere inguruan edukitzeko gaitasuna izatea, norbaitek bereganako atentzioa adieraztea. Gustatuko litzaioke bere aitaren konpainia edukitzea lanetik nekaturik etortzen den arren. Gustatuko litzaioke bere ama bakarrik eta asperturik dagoenean telebistarekiko erakusten duen lotura berbera berarekiko sentitu araztea,eta baita bere anaiena era. Gustatuko litzaioke bere familiako kideak berarekin ondo pasatzea, naiz eta telebistaren moduan, batzuetan ezer esan ez.
Harrigarria benetan. Ume honek bere etxean jasaten duen atentzio eza adierazten digu bere telebistarekiko pertsonifikazio labur honetan. Harrigarria da, baina hori da etxe horretan aparte gizarte honetako leku gehienetan bizitzen den errealitatea. Gizakiaren degenerazioa edo enbrutezimendua sustatzen du, gizakiaren etengabeko formakuntza eta benetako garapena sustatu dezakeen tresna batek. Eta hori izango da, gauzak honela jarraitzen badute, etorkizuneko gizakia. Gizaki momifikatua, bere odol berdineko pertsonak begiratu eta ezagutuko ez dituena, zeren naiz eta aditu askok garapenaren izenean teknologia berrien bultzada sustatu argi dago teknologia berrien funtzionalitateak ez diola gziakiari bere osotasunean onurarik ekarriko. Teknologia berriak, neoliberalismoak suposatzen duen herri batzuengandik besteekiko zapalkuntzaren juarraipena bermatzeko mekanismoak besterik ez dira gaur egun, naiz eta gizakiarekiko funtzio onuragarriagoak sustatzeko gaitasuna izan.

No hay comentarios:
Publicar un comentario