
Marinaleda Andaluziako Sevillako komunitatean dagoen herri bat dugu, non antolakuntza sozial eta ekonomiko kooperatisbista baten funtzionamendua errealitate bilakatu den, urteetako herritarren borrokaren ondorioz. Horrekin, hobekuntzak lortu dituzte nekazaritzan eta industrian (produktu ezberdinak lantzeko lurrak bereganatu eta lantegietan sorturiko plusbalia langileen artean banatu, intermediarioen boterea gutxietxiz. Etxebizitzari dagokionez, herritar bakoitzak bere etxea eraikitzeko aukera dauka modu batean, ondoren zozketa bidez banatzen direlarik herritarren artean, eta estatu osoan baino askoz ere merkeagoak eskuratu daitezken era berean espekulatzeko debekua egiten dutelarik.
Telebistari dagokionez ere, proiektu berri eta autogestionatuago bat eramaten hari dira aurrera, baina aukeratutako testuan agertzen den bezala arazoak izan dituzte. Guardia zibila orain gutxi sartu zitaien euren telebistako eraikuntzan multinazional zinematografiko boteretsuenen denuntzia baten ondorioz, eta material ugari eraman zuten, baita bertako langileak deklaratzera deitu ere. Hau onartezina iruditzen zaie bertako herritarrei, zeren beste oztopo bat besterik ez zaie iruditzen publizitaterik erabiltzen ez duen eta inongo etekin ekonomikorik bilatzen ez duen telebista herritar batentzako. Telebista honek bilatzen duen helburua, globalizazioaren ondorioz gutxituak izaten hasi diren kultura herrikoiak sozializatzean datza, euren ideiak eta baloreak adierazteko bitartekari guztiak erabiltzen dituztelarik. Badirudi ordea multinazional boteretsuenak ez daudela prest doakoa den kultura libre, alternatibo eta elkartasunezko baten eskuraketa jende arruntarengana iristeko ahalbidetzea. Beraz, hau guztia dela medio, elkartasuna adierazten diegu Marinaledako herritarrei, eta gomendio orokorra egiten dugu beste gizarte bat posiblea dela sinisten duten guztiei, Marinaleda bezalako herri batetik ikasi dezagun geure herrian aurrera eraman ditzakegun proposamen eta bizimodu justuagoak. Boteretsuenak urduri badaude bide onean gaude!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario