martes, 27 de mayo de 2008

Publizitatearen trikimailuak


Interesgarria iruditu zaigu Anubis webgunean aurkitu dugun Norman Swindleren artikulu hau, gaur egun publizitateak erabiltzen dituen tranpetako batzuk oso ondo deskribatzen dituelako. Hauetako bat, marka zehatz bateko produktu bat erosteagatik, bizitza osorako zoriontasuna topatuko dugula sinistaratzen saiatzen den amua da; berdin du jatekoa edo etxea garbitzeko produktu bat izatea, kontua da, dena delako hau etxera eramanez gero, betirako irribarrea izango dugula aurpegian. Okerrena da, estrategia honek arrakasta handia daukala kontsumitzaileon artean, izan ere, bizitza honetan denok bilatzen duguna zoriontasuna baita. Eta gaur egun telebistari geure garunari baina jaramon handiagoa egiten diogunez, iruditzen zaigu ezinezkoa dela zoriontsu izatea iragarki horietan agertzen diren produktu “magikoak” etxera eraman gabe.
Bestalde, eta hau kontu are kezkagarriagoa da, artikuluan esaten den bezala, iragarki hauek etengabeko kontsumora eramaten gaituzte, eta geure planetari ezinezkoa zaio erritmo honi eustea.

No hay comentarios: