Testu honetan Gillermo Marinek telebistak gaur egun duten botere ukaezinari buruz hitz egiten digu. Nola XX. mendean sorturiko tresna garrantzitsu honek interesen araberako funtzionalitatea burutzen duen,familien eta herrialdeen garuna eta arimaren hondoraino iritsiz. Desumanizazio eta sometimendu funtzio bat eraikitzen du telebistak idazle honen ustez. Bere uste apalean telebistak funtzio hezitzaile ikaragarri bat dauka,baina funtzio hori gizartearen degenerazioan dago oinarriturik, etorkizuneko gizakiak, soilik produkziorako lan indarra bihurtuz eta produktibitatearen araberako kontsumoa sustatuz.
Herrien kontrolerako armarik boteretsuenak dira telebistak, ez dira jadanik enpresa soil batzuk horibaino gehiago direla argitzen du Marinek eta Venezuelako eta Mexikoko egoerak aipatzen dizkigu adibide gisa. Bi herrialde hauetan telebistek botere politikoaren barruko beste botere bat suposatzen dute,edo beste era batera esanda, politikariak telebistaren boterearen menpe daude. Oso esanguratsua da,bide batez gai honek adierazten duen larritasuna eta injustizia adierazteko, Mexikon Television Azteca deituriko gobernuaren aldeko komunikabideak burututako "estatu kolpe" modukoa Mexikoko gobernuarekiko kritika adierazten zuen CNI 40 telebistari. Baina ez da honelako egoera bat aurki dezakegun herrialde bakarra. Venezuelaren kasua ere aipatzen digu Marinek,nola bertako gobernuak burutu nahi zuen aberastasunaren banaketa justuago baterako neurri edo lege bat guztiz desitxuratu zuen Venezuelan botere izugarria duten telebista gehienek hala moduko kolpe mediatiko baten ondorioz eromen informariboa eta ezjakintasuna herritarren artean hedatzeko.
Gillermo Marinek bi adibide hauekin botere politiko edo/eta ekonomikotik gertu dauden telebistek mundu osoan zehar aurrera daraman kanpaina adierazten digu. Kapitalismoaren atzaparrik luzeenetarikoa bilakatu da tresna hau,herritarren gaitasunak gutxietxi, indibidualismoan itxi eta eurek produzitzen dituzten produktuak era konpultsiboan kontsumitzeko, noski,beti ere kontzientzia garbi mantentzen dietelarik.

No hay comentarios:
Publicar un comentario