miƩrcoles, 4 de junio de 2008

Erabili garuna laguna!



Blog honetan, orain arte komunikabideen ezaugarri guztiak onuragarriak direla zalantzan jartzen saiatu gara, izan ere, badirudi, komunikabideak desagertuz gero, munduak ere bide bera jarraituko lukeela, zenbaiten hitzetan.
Guk ez dugu esan nahi komunikabide guztiak uneoro kaltegarriak direnik gizartearentzat. Alderantziz, badituzte onura asko; esaterako, urrun dauden pertsonen arteko komunikazioa ahalbideratzen dute, beste lekuetako informazio eta kulturak ezagutzeko aukera ematen digute... Guk nahi dugun bakarra erabiltzaileengan gogoeta jarrera bat bultzatzea da, eta eta komunikabideen aurrean orokorrean egoten den jarrera pasiboari buelta eman eta ikusentzunezkoak ikuspuntu kritiko batetik aztertzea uneoro.
Zergatik diogu hau? Ba nahiz eta ezetz iruditu, telebista kateak, irratiak, egunkariak... guztiak pertsonen zuzendaritzapean daudelako, eta zuzendaritza talde honek bere ideologia propioa daukalako eta hau komunikabidearen bidez kontsumitzaileoi transmititzen zaigulako, batzuetan zuzendariak hori bilatu gabe, eta gehienetan nahita egiten da Beraz, arreta jarrera beharrezkoa da, konturatu gabe gure barruan sartu dadin ekiditeko.
Amaitzeko esan, ez dela komunikabide neutrorik existitzen eta ez dela exisitituko, pertsona neutroak existitzen ez diren bezala.

miƩrcoles, 28 de mayo de 2008

Marinaledako telebista erresistentzian


Marinaleda Andaluziako Sevillako komunitatean dagoen herri bat dugu, non antolakuntza sozial eta ekonomiko kooperatisbista baten funtzionamendua errealitate bilakatu den, urteetako herritarren borrokaren ondorioz. Horrekin, hobekuntzak lortu dituzte nekazaritzan eta industrian (produktu ezberdinak lantzeko lurrak bereganatu eta lantegietan sorturiko plusbalia langileen artean banatu, intermediarioen boterea gutxietxiz. Etxebizitzari dagokionez, herritar bakoitzak bere etxea eraikitzeko aukera dauka modu batean, ondoren zozketa bidez banatzen direlarik herritarren artean, eta estatu osoan baino askoz ere merkeagoak eskuratu daitezken era berean espekulatzeko debekua egiten dutelarik.
Telebistari dagokionez ere, proiektu berri eta autogestionatuago bat eramaten hari dira aurrera, baina aukeratutako testuan agertzen den bezala arazoak izan dituzte. Guardia zibila orain gutxi sartu zitaien euren telebistako eraikuntzan multinazional zinematografiko boteretsuenen denuntzia baten ondorioz, eta material ugari eraman zuten, baita bertako langileak deklaratzera deitu ere. Hau onartezina iruditzen zaie bertako herritarrei, zeren beste oztopo bat besterik ez zaie iruditzen publizitaterik erabiltzen ez duen eta inongo etekin ekonomikorik bilatzen ez duen telebista herritar batentzako. Telebista honek bilatzen duen helburua, globalizazioaren ondorioz gutxituak izaten hasi diren kultura herrikoiak sozializatzean datza, euren ideiak eta baloreak adierazteko bitartekari guztiak erabiltzen dituztelarik. Badirudi ordea multinazional boteretsuenak ez daudela prest doakoa den kultura libre, alternatibo eta elkartasunezko baten eskuraketa jende arruntarengana iristeko ahalbidetzea. Beraz, hau guztia dela medio, elkartasuna adierazten diegu Marinaledako herritarrei, eta gomendio orokorra egiten dugu beste gizarte bat posiblea dela sinisten duten guztiei, Marinaleda bezalako herri batetik ikasi dezagun geure herrian aurrera eraman ditzakegun proposamen eta bizimodu justuagoak. Boteretsuenak urduri badaude bide onean gaude!!

martes, 27 de mayo de 2008

Komunikabide independienteen indarra



Bideo honetan Mexikoko Chiapaseko jatorrizko herrien alde 1994. urtean agerraldia egindako mugimendu zapatistaren komandante intsurgente Marcosek egindako adierazpenak entzun ditzakegu. Adierazpen hauek, zehazki neoliberalismoak zuzenduriko munduko egoera komunikatibo edo informatiboari buruz hitz egiten dute. Mundua Marcosen arabera desitxuraketa prozesu batean dago murgildurik (eurek laugarren mundu gerra deritzotena) non desitxuraketa horrek beharrezkoa duen bere biziraupenerako munduko gizakien osotasunaren zati baten desagerpena edo zapalkuntza. Kuriositatez, munduaren gehiengoa suposatzen duten gizakien zapalkuntza. Testiunguru horretan komunikabideek burutzen duten papera zera da, mundu osoan zehar sortzen duten ohiartzunaren bidez errealitate birtual bat aurkeztea, non VIP en eguneroko bizimodua den garrantzitsuena, eta non gizakeri arrunta soilik aipatzen den hil egiten duenean edo hilda suertatzen denean. Honen aurrean, Marcosen uztez hartu ditzakegun zenbait jarrera daude: lehena, pesimismoan oinarriturikoa, hau da, onartzea ezin dela ezer egin irudietan isladatzen den diruaren botere honen aurka, bigarrena, eszeptizismoaren inguruko jarrera bat hartzea, hau da, kontatzen diguten guztia ez sinistea eta konformatzea gure inguruan ematen den eguneroko bizitzarekin. Eta bada azkeneko jarrera bat munduan zehar gertatzen diren egoerak modu kritiko batean ezagutarazteko, hau da, komunikabide independiente edo alternatiboen bidez. Baina Marcosen iritziz, arazoa ez da munduan zer gertatzen den ezagutzea soilik, baizik eta gertatzen dena ulertzeko gaitasuna edukitzea, honela komunikabide independienteen bidez historia ikasteko beste modu bat aurki dezakegu, baina orainaldian gertatzen ari den historia, baliagarria izan daitekena munduko egoerak eta borrokak ezagutu, ulertu eta sortu ditzakeen ondorioak egiaztatzeko. Hau da, orain arte ukatu zaigun herrien arteko ikaskuntza eta elkartasuna harreman bat sortzeko, herri bakoitzak bere ingurua eta historiarekiko dituen ezagutza legitimoen ikuspuntutik. Beraz indar handia suposatzen du komunikabide alternatiboek burutzen duten eginkizuna, gezurrean eta zapalkuntzan oinarritzen den globalizazio neoliberal honen aurrean.

Publizitate gezurtia




Jakina da, gaur egun, iragarkiak direla komunikabide guztien oinarria. Publizitaterik gabe gaur egungo komunikabideek ez lukete helarazten diguten informazio, programa, zerbitzu... helarazteko gaitasunik izango.
Bideo honetan, publizitate gezurtiari buruz hitz egiten da. Hau da, gauza ia ezinezkoak zin egiten dituzten produktuei buruz. Bertan esaten denez, produktu hauek guztiz debekatuta daude, baina gaur egun interneten saldu eta erosten den guztia kontrolatzea ia ezinezkoa da.
Hala ere, ez dago dudarik honen guztiaren erruaren zati handiena produktu hauek saltzen dituztenenak direla, baina, zergatik badago jendea produktu hauek erostera jotzen dutenak prometitzen dutena ia ezinezkoa dela jakinik ere? Erantzuna geure gaur egungo kulturan topa dezakegu. Egun, gure gizartean estereotipo batzuk daude, normalean, komunikabideek transmitituak (telebistak batik bat). Estereotipo hauetara ahalik eta gehien gerturatzea da pertsona gehienen helburua jakin gabe ere. Hau da komunikabideen estrategia eraginkorrenetako bat, publizitatearena zehazki. Ez geneukan arazo bat sortzen digute eta ondoren, konponbidea eskaintzen digute diruaren truke.

Globalizazioa



Goiko bideoan, bertako izenburuak aditzera ematen duen bezala, globalizazioaz hitz egiten digute. Globalizazioaz baina modu ezberdin batean. Agian ikuspuntu ekonomikoago batetik. Kontuan hartu behar dugu eta, globalizazioa ez dela soilik ekonomikoa, naiz eta alderdi horrek globalizazioaren beste alderdiengan eragin argia suposatzen duen. Globalizazioa politikan, kulturan, informazioan e.a. daukagu presente gaur egungo gizartean, baina esan bezala alderdi horiek munduak suposatzen duen negozio ekonomikoaren baitan daudela ematen digu aditzera bideo labur honek. Bertan Bill jauna delako bati egiten dio erreferentzia hizlariak, esanez munduan jada ez daudela naziorik, ez direla mugak existitzen. Hau da, munduan dauden nazio bakoitzak transnazionalak direla, eta horiek erabakitzen dutela era zuzen edo zeharkako batean mundu osoko gizakien bizimoduaren norabidea.
George Orwell idazlari aurreikuslearen moduan, hizlari honek etorkizuneko mundu bat isladatzen digu, non gure seme-alabak, edo haien seme-alabak mundu oso honek suposatuko duen enpresa negozio bakar bateko langileak izango diren, bakoitzak bere akzio kopurua duelarik, eta edonolako egoera ezegonkor edo aspergarri oro ekiditzeko dibertsioaren izenpean entreteniturik mantenduko gaituzten, jadanik gaur egiten duten moduan, etorkizunean finantziatuz joango diren teknologia berriagoen bidez. Ez galdu beraz denbora pentsatzen ea etorkizunean gaitasunik izango dugun iritsiko diren teknologia garatuago horiek eskuratzeko. Zeren globalizazioaren, edo beste era batera esanda, enpresa edo negozio mundial honen eraketan eta mantentzean ezinbestekoa zaio sistemen sistema honi gu bere esku egotea eta bere baliabide desitxuratzaileak erabiltzea

Nork dauka distantziako mandoa?


Testu honek, telebistarekiko gogoeta egitera bultzatzen gaitu. Egia da, komunikabide hau oso baliotsua zaigula informatzeko, entretenitzeko eta abar. Baina telebistak beste ezer egiterik ez dugunerako alternatiba bat izan beharko luke, eta gaur egun, ia pertsona guztiontzat beharrezkoa bihurtu zaigun tresna bihurtu da. Gainera, testuak dioen bezala, telebista kate guztiek beraien nagusia dute, eta ondorioz, denek ideologia jakin bat sartzen digute begi eta belarrietatik ikusten ditugun programez gain.

Honez gain, honako galdera hau egin beharko genioke geure buruari: nola liteke hiritar gehienok geure egoera ekonomiko pertsonalaz kexatzen aritzea eta gero telebistan dirua xautzen aritzea hain modan dauden politonoekin edota programetan hiru segundoz geure iritzia ager dadin mezuak bidaltzen? Askotan ematen du geuk telebistaren mandoa eskuan daukagula eta aldi berean telebistak geure buruarena daukala

Publizitatearen trikimailuak


Interesgarria iruditu zaigu Anubis webgunean aurkitu dugun Norman Swindleren artikulu hau, gaur egun publizitateak erabiltzen dituen tranpetako batzuk oso ondo deskribatzen dituelako. Hauetako bat, marka zehatz bateko produktu bat erosteagatik, bizitza osorako zoriontasuna topatuko dugula sinistaratzen saiatzen den amua da; berdin du jatekoa edo etxea garbitzeko produktu bat izatea, kontua da, dena delako hau etxera eramanez gero, betirako irribarrea izango dugula aurpegian. Okerrena da, estrategia honek arrakasta handia daukala kontsumitzaileon artean, izan ere, bizitza honetan denok bilatzen duguna zoriontasuna baita. Eta gaur egun telebistari geure garunari baina jaramon handiagoa egiten diogunez, iruditzen zaigu ezinezkoa dela zoriontsu izatea iragarki horietan agertzen diren produktu “magikoak” etxera eraman gabe.
Bestalde, eta hau kontu are kezkagarriagoa da, artikuluan esaten den bezala, iragarki hauek etengabeko kontsumora eramaten gaituzte, eta geure planetari ezinezkoa zaio erritmo honi eustea.